XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ez naiz harri / ez haize / ez ur / ez lore / ez zuhaitz / ez hodei / ez lanbro / ezta zakurraren putza ere.

Potroetaraino nago / eta utz nazazue bakean!.

Irakurtzez amaitu huenean, Anttonen azken arnasa eskuetatik irristatu zitzaiala sumatu huen.

Telefonoa hartu huen.

- Kaixo Xalba!.

Zenbat denborako zoazte Nijar-a?.

- Astebeterako.

-Astabete? Heu izango haiz hori!- eta barre zaratatsu bat entzun ahal izan huen.

- Azkenean ez haiz animatu, e?.

- Nijarra? Ezta burutik pasa ere!.

Hik badakik azala ongi bustia eramatea gustatzen zaidala.

- Itsasoa ez zegok urruti, bainua hartu nahi baduk....

Isiltasuna egin zen.

- Aizak!.

- Zer?.

- Zazpi buruko herensugeak / bihotzean zazpi harpe / hodei gris bat naiz / haizearen menpe....

Anttonen ahots etenak urduri jarri hinduen.

- Beno - segitu zian Anttonek.

Itzultzerakoan deitu sinfalta, e?.

Baina sinfalta!.

- Bai motel.

- Nahi al duk orain agur berezi bat egitea?.

- Zergatik ez?.